Jarduera eta baliabideez gain, ikastaro batean badaude beste zenbait elementu komun hizkuntzaren arabera aldatu ahal direnak, besteak beste ikastaroaren, atalen eta elementuen izenburuak; horiek guztiak eleanitz bihurtzeko eduki eleanitzerako iragazkia erabili beharko dugu.

Iragazki honekin elementu bakar batean hizkuntza ezberdinetan eduki ezberdinak erakutsi ahal izango ditugu. Iragazkia erabiltzeko hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

- Testu hori aldatzeko ezarpenetara joan

- Testua testu-editore baten laguntza badu HTML modua jarri eta ondoren testua fomatu honekin idatzi (testu-editorerik gabe sartzen bada ez da HTML modua jarri behar):

<span lang="EU" class="multilang">Testua Euskaraz</span>
<span lang="ES" class="multilang">Testua Gazteleraz</span>
<span lang="EN" class="multilang">Testua Ingelesez</span>
<span lang="XX" class="multilang">Testua XX hizkuntzan</span>

Oharra: testu/kode horretan zehaztu ez ditugun beste hizkuntza guztiek zerrendako lehen hizkuntzan ikusiko dute testua.

- Aldaketak gorde

Azken aldaketa: osteguna, 2015(e)ko ekainakren 18(e)an, 12:04(e)tan