Osaketaren baldintzak
Moodle-ko edozein jarduera, baliabide eta gaietan eskuragarritasuna mugatzeko baldintzak jarri daitezke ezarpenetako "Mugatu Eskuragarritasuna" atalean.
Hizkuntzaren araberako baldintza gehigarria instalatu ondoren, "Gehitu baldintza" botoia sakatzean berezko baldintzez gain baldintza moten zerrendan Hizkuntza agertuko zaigu:
Hizkuntza motako baldintza aukeratu ondoren hiru izango dira aukeratu beharreko ezarpenak:
- Hizkuntza bat duten guztiek edo hizkuntza batekoak ez beste guztiek ikusiko duten
- Zein izango den hizkuntza hori
- Elementuan sartzeko baimenik ez dutenek elementua grisez ikusiko duten edo erabat ezkutatuko zaien (begia ireki/itxi).
Azken aldaketa: osteguna, 2015(e)ko ekainakren 18(e)an, 12:02(e)tan