• Fitxategia ikonoa
    • MoodleMoot Euskadi jardunaldia aurrenekoz 2007 urtean antolatu zen, eta urte hauetan guztietan Euskal Herriko hainbat hezkuntza-erakundek hartu du Moodle-ko erabiltzaileen bilgune bihurtu diren jardunaldi hauek antolatzeko ardura.

      Mondragon Unibertsitateak urteak daramatza Moodle erabiltzen on-line eskaintzan zein eredu presentzialaren lagungarri gisa, eta horren erakusle da MoodleMoot Euskadiko 2008 urteko edizioa antolatu izana. Orain, jardunaldiaren fase berri bati ekiteko asmoz, jardunaldi hau bigarren aldiz antolatuko duen lehen erakundea izango da.

      MoodleMoot Euskadi 2019 euskal komunitatean izandako ibilbidea, esperientziak eta praktikak ezagutzeko eta etorkizuneko aurrerapausoak zehazteko aukera paregabea izango da, ezbairik gabe.

      Data: 2019/05/10

      Lekua: Hernaniko Orona-Ideoko Fundazioaren eraikuntza

      mooteu19 kartela